𝐒𝐚𝐧𝐭𝐚 𝐀𝐠𝐞𝐝𝐚 𝐛𝐞𝐳𝐩𝐞𝐫𝐚,
𝙊𝙡𝙚𝙨 𝙊𝙡𝙚𝙨, 𝙡𝙪𝙧𝙧𝙖 𝙚𝙨𝙣𝙖 𝙯𝙖𝙞𝙩𝙚𝙯
Zorion etxe hontako denoi
Oles egitera gatoz
aterik ate ohitura zaharra
aurten berritzeko asmoz.
Ez gaude oso aberats diruz
ezta ere oinetakoz,
baina eztarriz sano gabiltza
ta kanta nahi dugu gogoz!!!
Urtero legez, Oles Oles kantuan atera gara LH5 eta 6. mailakoak. Elorrondotik abiatu eta Elizalde auzoan barrena Zaharren egoitzan bukatu dugu. Lurra neguko loalditik esnatzeko, makilekin lurra astinduz, betiko koplak eta guk gelan sortutakoak kantatu ditugu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina