MUNDUKO HERRIALDE GUZTIEK BIZI-BALDINTZA BERDINAK AL DITUZTE BIZITZA DUINA IZATEKO?
Galdera horrekin ekin diogu ebaluazio honetan burutzen ari garen ikerketari. Ikerketa burutzeko bizitza duina ziurtatzen duten hiru aspektu aztertu ditugu: osasuna, hezkuntza eta beste zerbitzuak.
Aurreko astean gure osasuna, hezkuntza eta bestelako zerbitzuak nolakoa diren jakiteko hiru guraso gonbidatu genituen: Agurtzane Etxebeste erizaina, Nora Barrosa Unibertsitateko irakaslea eta Arrosa Lizaso Udal zinegotzia. Arratsalde ederra pasa genuen elkarrekin eta haiei eginiko elkarrizketen bidez gure inguruan duguna hobeto ezagutu genuen.
Aste honetan, berriz, Senegalen jaio eta Euskal Herrian bizi diren bost pertsona izan ditugu gelan. Haiei eginiko elkarrizketan Senegal nolakoa den ezagutzeko aukera izan dugu, batez ere, hango osasuna, hezkuntza eta beste zerbitzuak nolakoak diren. Ederra izan da bertakoen eskutik Senegal nolakoa den entzutea eta beraien esperientziak ezagutzea. Mila esker denei!!!
Guztiarekin, Euskal Herria eta Senegalen arteko antzekotasun eta desberdintasunak ikusi eta ondorioak atera ditugu.
Mila esker guri laguntzera etorri zineten guztiei!!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina