2019(e)ko abenduaren 20(a), ostirala

BINGOA

Azokara joan aurretik elkar gehiago ezagutzeko aukera izan dugu LH6. mailakoak.

77 lagun, 20 galdera eta 3 bingo! Nor bizi da nire auzo berean? Nork du animaliaren bat etxean? Nori gustatzen zaio brokolia? Nork alaituko dit triste nagoenean? eta nork irakurri ote du nire liburu bera? Galdera hauei erantzunak emango dizkion pertsonaren izena bilatzen ibili gara gelan zehar, galdetu eta galdetu. Matematikako eragiketak ere egin behar izan ditugu, a zer nolako lana! Baina bai, azkenean bai, gela bakoitzeko pertsona batek bingoa zuzen egitea lotu du!

Zorionak BeƱat, Isona eta Loreari bingoa ongi burutzeagatik eta nola ez, zorionak denei elkar gehiago ezagutzeko aukera emateagatik!

Urte berrian elkarrekin jarraitzeko irrikitan agurtzen dugu 2019 urtea, gabon zoriontsuak izan!







iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina