LUBERRI
Asteazkenean Luberri geologia museora joan ginen LH6. mailakoak. Bertan, oso ongi pasa genuen Anek emandako azalpenekin gure planeta eta gure eskualdea nola sortu ziren ikasten. Ikasi genuen Lurrean bizitza eta animaliak nola agertu ziren, lehen bizidunak bakteria txiki batzuk izan zirela, fosilen bidez jakin dezakegula urteetan zehar bizitzak nola eboluzionatu duen, Aritxulegigo failagatik sortu zela Oiartzun ibaia, Aiako Harria nola sortu zen eta zergatik Aiako Harrian ia zuhaitzik ez dagoen eta bere inguruko mendietan bai, ...
Eskerrik asko Luberri eta, bereziki, Ane, zuen laguntzagatik.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina