2019(e)ko urriaren 31(a), osteguna

ITSAS HONDAKINAK
TOKIKO ARAZOAK SORTZEN DITUEN
MUNDU MAILAKO ERRONKA

Gaur Inma Martin gurasoaren eta AZTIko langilearen bisita izan dugu LH6 mailakook. "Mundua aldatzen ikusi dut" da lantzen ari garen unitatearen izenburua eta, bertan, Lurra zein eragilek aldatzen duten ikusi dugu. Horien artean, gu, gizakiak. Inmak azaldu digu  itsasoak zein egoeratan dauden eta, zoritxarrez, urazalean ikusten dugun kutsaduraren bikoitza dagoela ur azpian ezkutuan. Egoerari buelta emateko guk zer egin dezakegun azaldu digu eta jarraian dauden bideoetan ideia batzuk daude. Amaitzeko, gogoratu digu 
jende xume askok, leku xumeetan, 
ekintza xumeak eginez, 
mundua alda dezaketela.

Mila esker, Inma, zure laguntzagatik!! 
Arratsalde ederra pasatu dugu!!













iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina