2019(e)ko maiatzaren 13(a), astelehena

MAHALA BASERRIA

LH5ekoak Leaburuko Mahala baserrian egon gara. Ezagunak genituen hango produktuak batzuetan jantokian Mahalako izozkia jaten baitugu. Baina oraingoan, bertatik bertara ikusi dugu zer egiten duten. 
Hasteko, ikuilua ikusi dugu eta nola behiak jeizten dituzte.
Gero, lantokira joan gara eta jetzi berritako esnea eraldatzen ikusi dugu, gazta egiteko, jogurtak egiteko, izozkiak egiteko...
Azkenik, denda ikusi dugu, eta baita nola garraitzen dituzten beste herrietako dndetara.
Hiru lan sektoreak ikusi nahi genituen eta bertan aurkitu genituen hirurak.
Bisita bukatzeko Mahala produktu batzuk dastatzeko aukera izan genuen: gazta, txorizoa eta izozkia. Mundialak!!!








iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina