2019(e)ko maiatzaren 10(a), ostirala

ELKARTASUN AZOKA: BUKAERA
Gaur bukaera eman diogu gure Elkartasun Azokari.
“10.301 elkartasun keinu” ekimeneko arduradunen bisita eduki dugu goizean. Ekimenaren nondik norakoak adieraziz gain gure parte hartzea eta laguntza bereziki eskertu digute. Bueltan gu nola sentitu garen konpartitu dugu beraiekin. Bukatzeko, azokan lortutako sosak eman dizkiegu. Saioa barru-barrutik ateratako txalo-zaparrada ederrarekin bukatu dugu.

Segidan, eguerdiz, gutako batzuk Oiartzun irratira joan gara eta errifaren zozketa egin dugu. Saritutako zenbakia 0967 izan da. Gutako baten aitak erositako errifa, alajaina! Erne ibili dadila, saria den bi pertsonentzako otorduaz gozatzeko hilabeteko epea du eta!







iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina