2017(e)ko azaroaren 6(a), astelehena

LH6KOAK LUBERRI MUSEOAN


LH6koak Oiartzungo Luberri museoan izan gara gelan lantzen ari garena hobeto ulertzeko. Lurraren sorrera, lurraren barne egitura, lurraren aldaketen faktoreak, sumendiak, failak, dortsalak, … hainbat gairen inguruan aritu gara, eta bitxikeria ugari kontatu dizkigute.

 Ba al zenekien…

  • Oiartzunen faila bat dagoela, Aritxulegiko faila, eta failak sortutako zuloan ura sartu zenean sortu zela Oiartzun ibaia. 
  •  Aiako Harriak granitoz osatuak daudela eta gisa horrelakoak oso gutxi direla Euskal Herrian. Aspaldi, Aiako Harriek 6.000 metro baino gehiago neurtzen zutela. 
  • Everest mendia, munduko mendirik altuena, oraindik ere handitzen ari dela. 
  •  Europa eta Amerika urtean 2cm urruntzen direla.
Argazki sorta KLIK eginez

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina