2017(e)ko azaroaren 10(a), ostirala

LH6 BERTSO EMANALDIA




Titanic, Aiton etxeko diskoteka, Golosinak eta Super Heroiak izan dira gaurko bertso emanaldiko lau gaiak. Gela bakoitzak gai bat aukeratu du eta aurretik sortutako bertsoak kantatu dizkiegu mailakideei. Primerako bertsoak izan dira eta giroa, aparta. Gainera, sorpresa ere izan dugu: irakasleek ere kantatu dute bertsoren bat eta  Xabi bat bateko bertsotan aritu zaigu ikasleek jarritako puntuei erantzunez.  Amaitzeko, Musika irakasgaian landutako gorputz perkusioaren laguntzaz ikasitako bertsoak abestu ditugu.


GAURKOA BAI IZAN DELA BERTSO EMANALDI KONPLETOA!!

Ekitaldiko argazkiak KLIK eginez









iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina