LH5 GURASOEI EMANALDIA
Ostiralean bukatu genuen 1. ebaluazioa, eta Diziplinarteko Amaiera Fasea bukatzeko gurasoei emanaldia prestatu genien. Unibertsoko bitxikeriak, euskal kultur ondarea, poesiak, abestiak, ... denetik izan genuen. Baina, aurten, zoritxarrez, ezin izan dute guraso eta familia kideek gelara etorri gure emanaldia ikusera. Hala ere, lasai egon zaitezkete, gela bakoitzeko emanaldiak grabatu egin ditugu eta behean dituzue ikusgai.
Guk asko ikasi dugu unitatean zehar eta oso ongi pasatu dugu emanaldia prestatzen eta egiten. Ea gustatzen zaizuen eta zuek ere ongi pasatzen duzuen!!! 😎😎😊 😜
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina