SAHARAREN ALDEKO JANARI BILKETA
"El Watan elkarteak martxan jarri du urteroko Sahararen aldeko janari bilketa. Iritsi da saharar errefuxiatuentzako janaria biltzeko garaia eta beste behin ere zuen laguntza eske gatoz. Denon kolaborazioa behar dugu janari bilketa honetan ahalik eta elikagai gehien bildu dezagun"
Laguntza mezu hori jaso genuen joan den astean eta LH6. mailakook indar berezia egin dugu aurten Saharako errefuxiatuen aldeko janari bilketan. Elkarri animatuz eta erronka txikiekin janari mordoa biltzea lortu dugu. Elkartasunaren eta gutariko bakoitzak egin dezakegunaren garrantzia ikusi dugu.
Animoak, El Watan elkartea, egiten duzuen lan ikaragarriagatik eta animatu denak elkartasunaren alde urratsak emateko!!!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina