NOLA ERATZEN DA HAREA?
LH 6. mailako ikasleok lurreko
kanpo indarrek lurrazalean sortzen dituzten aldaketei erreparatu diogu. Horien
artean, zehazki area nola sortzen den ikertu dugu.
Irakaslearen gomendioa
jarraituz harri mota desberdinak
eskuratu ditugu eta material horiek tapadun ontzi batean sartu ditugu. Tapa
ondo itxi ondoren ontzia astintzeari ekin eta esperimentua lau aldiz errepikatu dugu. Errepikapen
bakoitzean astinaldiaren intentsitate eta denbora desberdinak ziren.
Material horiekin
gertatutakoa behatu ondoren, material horiek pisatu ditugu eta mota
bakoitzarekin gertatutakoa deskribatu
dugu. Materialen ezaugarriaz jabetuz
ulertu dugu kanpoko indarrek zer eragin duten beraietan.
Ikerketaren ondorioak atera ditugu eta datuak interpretatu ere. Bukatzeko, ikergaiaren hipotesia adostu dugu eta hipotesia balioesteko informazio zientifiko fidagarriarekin egiaztatu dugu.
Ederki aritu gara lanean.
Zientzialari bikainak izan gara!!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina