2019(e)ko apirilaren 5(a), ostirala

10.301 ELKARTASUN KEINU

"Entzuna izango duzue Mediterraneo itsasoa zeharkatzen zer nolako arazo larriak izaten dituzten hainbat eta hainbat emigrantek.

Emigrante horien egoera larria dela eta, apirilean zehar, Oiartzunen “10.301 elkartasun keinu” izeneko ekitaldi pila burutuko dira. Parte hartzera animatu zintezkete.

Bestalde, EKI-ko bigarren hiruhileko proiektua Azoka Solidarioa antolatzea da. Hori dela eta, “10.301 elkartasun keinu”-ko ekimenekin bat egitea erabaki dugu: Apirilean zehar egingo diren ekitaldi artean ere gure Azoka Solidarioa egongo da beraz.

Bukatzeko, ikastolan JANARI BILKETA antolatu dugu. Emigranteei otorduak prestatzen dieten “Zaporeak” izeneko Gobernuz Kanpoko Erakundearentzat izango da bildutako guztia. 
Begira, begira irudiak: Gora Haurtzaro eta gora gu!"







iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina