2019(e)ko martxoaren 16(a), larunbata


POESIA ETA MUSIKA EMANALDIA

Xabier Letek egiten zuen modura hitza, olerkia eta musika uztartuz, martxoaren 15ean,  Joxe Leonek eta Antton Kazabonek kantu eta poesía emanaldia eskaini zioten LH6 mailako ikasleei, ikastolako areto nagusian. Saioa irakurtzeko zaletasuna pizteko edota indartzeko ekintzen egitarauaren barruan kokatuta zegoen.

Errezital poetiko musikalak hiru ordu laurden iraun zuen. Joxe Leonen gitarraz eta Anttonen ahotsaz  lagunduta arretaz entzun zituzten ikasleek Anttonen eta Xabier Leteren olerkiak. Baita Leteren “Xalbadorren heriotza” kantatu ere.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina