2018(e)ko azaroaren 16(a), ostirala

GAZTELANIA

Gaztelaniako 1. unitatean olerkiekin jira eta bira ibili gara. Gogoratu dugu txiki-txikitan sartu ginela olerkien munduan etxekoek kantatzen zizkiguten sehaska kantekin. Urteak pasa ahala, hitzekin jolasean hasi ginen, aho-korapiloekin, esku-jolasekin, asmakizunekin... Olerki desberdinak ikusi ditugu eta horietatik abiatuz geureak sortu. Olerki horien egileak ere ezagutu ditugu eta haien biografiak idatzi ditugu. Ondoren, geure olerkiak modu espresiboan irakurtzeak duen garrantzia landu dugu.

Azkenik, ikasitako guztia erabiliz norberak bere gelako olerkia egin ondoren  gelan irakurri dugu.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina