EUSKARAREN EGUNA
Gaur ospatu dugu Euskararen eguna ikastolan eta, noski, LH3 zikloan ere bai. Goizean goiz Eskuttuneko kideak etorri zaizkigu eta Euskararen eguna zergatik, noiztik, non, ... ospatzen dugun kontatutu digute. Ondoren, denok elkarrekin "Euskaraz bizi nahi dut" abestia kantatu eta dantzatu dugu.
Arratsaldean, jolasteko tartea hartu dugu. Euskararen inguruko Kahoot eder bat prestatu digute Eskuttunekoek eta primeran pasa dugu. Azkenik, frontoian elkartu gara eta ikasitako abestiak abestu eta dantzatu ditugu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina