2018(e)ko urriakren 15(a), astelehena

LH 5. MAILAKOAK DONOSTIAN

LH 5. mailakoak egun pasa egin dugu gaur Donostian. Bizitza jirabiran da lantzen ari garen gaia eta jira eta bira  unibertsoari begira jarri gara. Eguna hasteko Eureka! Zientzia Museora joan gara, eta, bertan, planetariumean unibertsoko galaxia, planeta, izar, kostelazio, satelite... ikusi ditugu. Ondoren, urtaroen tailera egin dugu eta urtaroak zergatik dauden ikasi dugu. Eta, goiza bukatzeko, museoan barrena ibili gara bertan dauden hainbat txokotan.

Bazkaltzera Kristina Enea parkera joan gara eta primerako eguraldiarekin eguna zoragarri pasatu dugu.















iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat