2018(e)ko maiatzaren 24(a), osteguna

EGUN PASA URDABURU INGURUAN

Ekosistema gaiari hasera emateko asmoz, Urdaburu inguruan pasa dugu eguna. Gure Aiako Harriko Natura Parkearen eremu zabala ezagutzeko aukera ere izan dugu.
Baso barrena ibiliz, geldiune desberdinetan geologia, landaretza, fauna, gizakiaren eraginak, … ezagutzen joan gara. Putzutako uhandre eta igelak, hauen zarata, gurea, txitxiburduntzien hegaldia, … udaberriaren lekuko zuzenak izan gara.


Bide batez, gure arteko harremanak sendotzeko ere aprobetxatu dugu elkar zainduz (begira bestela bideoan, Maddik lokatz tarteak errazago pasatzeko egurrez antolatutako zubia) eta bata bestearekin dibertituz. Hala moduan iritxi dira gure aztalak, sasitan larrututa (mendira galtza luzez joan behar baita!).




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina