2018(e)ko otsailaren 1(a), osteguna

IRAKURKETA TERTULIA

LH6ko ikasleok “Argixorgin” liburua irakurri dugu gelan. Esti Vivancok idatzi du liburua eta ilustrazioak Joseba Larretxe, “Josevisky”k, egin ditu. Niri asko gustatu zait liburua oso interesgarria eta irudimen handikoa delako.

Liburuan sorginei buruz hitz egiten du, benetako sorginei buruz, gure artean dauden eta pertsona normalen itsura duten sorginei buruz. Protagonista Illare da, 10 urteko neska bat. Illarek arazo bat du: jende aurrean irakurtzean trabatu egiten da eta gelakideek barre egiten diote, batez ere, gelako hiru mutilek.

Liburua irakurri ondoren, literatur tertulia bat egin dugu talde txikietan. Bertan, gure iritzia eman genien gure taldekideei.

JUNE CAETANO 



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina