2018(e)ko urtarrilaren 27(a), larunbata

LH 6: ELKARRIZKETAK , hurbileko bizi baldintzak

Gure bizi-baldintzek  gure bizitza baldintzatzen dute?  Bizi-baldintzak berdinak dira herrialde guztietan? Munduko herrialde guztietan bizi-baldintza berdinak dituzte bizitza duina izateko? Baliabideek eragina dute pertsonen bizi-itxaropenean?
Hau da, non jaio ala bizi?
Hau da LH6 mailako ikasleak une honetan bete-betean ikertzen ari direna.
Lehen urrats modura Ikergai orokorrari heldu diote eta aipatutako galderen inguruan hausnartu dute.
Bigarren urrats batean gaia mugatu egin da Ikergaia oso orokorra zelako eta ezin zelako munduko herrialde guztiei buruzko datuak jaso eta konparatu. Beraz, lehenik Euskal Herria ikertzen ari dira ondoren Senegalekin segitzeko.
Ikerketarako pausoak ongi planifikatu ondoren ekin diote lanari helburu batekin: aldez aurretik formulatutako hipotesiak zuzenak diren ala ez jakin. Ikerketa amaitutakoan baloratuko dituzte formulatutako  hipotesiak zuzenak izan diren edo ez.
Horren harira, Euskal Herriko egoera ezagutzeko, elkarrizketak antolatu dituzte informazioa jasotzeko asmoarekin. Prestatu dituzten galderak hiru faktore hauen inguruan izan dira: Hezkuntza, Osasuna eta Zerbitzuak edo bestelako baliabideak.. Osasunari buruzko informazioa jasotzeko Oihana Mugikari, Donostiako ospitaleko erizaina, egin diote elkarrizketa. Hezkuntzari buruzko galderak Inaxio Retegik,  ikastolako irakasle ohiak, erantzun ditu. Eta, zerbitzuei buruzkoak Eneritz Arbelaitzek, alkate-ordeak, erantzun ditu.
Hiru elkarrizketak ikastolan egin dira, hirurak momentu berean baino gela desberdinetan. Eskertzekoa da hiru elkarrizketatuen borondatea eta jarrera. Ikasleak oso gustura egin dizkiete aldez aurretik gelan prestatutako galderak eta beraien hitzetan oso interesgarriak izan dira hirurak.

Hurrengo astean, datuak bildu ondoren, jasotako erantzunak kontuan izanda, ondorioak aterako dituzte eta Senegaleko egoeraren ikerketari hasiera emango diote.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina